2010-03-18

IKTak

IKTek eskolan duten eragin eta erabilera pedagogikoa aztertzen dutenek, ez dute oso argi ikusten hauen erabilera egokia denik momentu honetan behintzat. Egia da, eskola gehienak oso ondo ekipaturik daudela ordenagailu, internet, wifi, etab.rri dagokionez, hau da, baliabide teknologikoak jada ez dira eskolentzat arazoa. Baina teknologia horiek, betidanik ezarrita dauden jarduera tradizionalekin egokitzen direnean, izaten dira erabilgarriagoak. Hala ere, irakasleen gehiengoak planifikazioa egiterako orduan erabiltzen dituzte IKTak, jarduera didaktikoak prestatzeko, multimedia aurkezpenak egiteko, administrazio gestiorako... Irakasleen gutxiengoak aldiz, material didaktiko digitalak sortzeko, beste irakasle batzuekin materiala elkar-trukatzeko... erabiltzen dituzte IKTak.
Teknologia hauek ikasgelan erabiltzen dituenean irakasleak, ikaskuntza praktika motak, aurkezpen edo tradizionalak izaten dira, hau da betikoari jarraituz, eta ez planteamendu soziokonstruktibistak.
Azken batean, teknologia etorkizuna izango dela kontutan hartuta denbora eman behar zaie eskolei horretara egokitzeko.

IKT eskoletan

Manuel Area Moreirak artikulu honetan , baliabide teknologikoei begira eskoletako geletan eman den iraultza bereziari buruz hitz egiten du. Eskoletan helburuak berdinak izan arren, teknologi berriei esker metodoak aldatuz joan dira, metodologiak ere aldatuz joan dira. Teknologia berriek, informazio asko eskaintzen dizkigute eta informazio hori erabiltzen jakin behar dugu.
Lehen oso garrantzitsua zen alfabetizazioa, hau da idazten eta irakurtzen jakitea.

Aldiz, gaur egun, multialfabetizazioaz hitz egiten dugu, bi gauza direlako garrantzitsu. Alde batetik, idazten eta irakurtzen jakitea eta beste aldetik teknologia berriak menperatzea.

2010-03-14

Firefox


Firefox 3.6 gugana heldu da jada. Web nabigatzaile hau barrutik berritu egin da, kanpotik dituen aldaketak oso sinpleak direlako, beti bezala.
Internet Explorer pikutara!

DESCARGAR

Open office, hobea eta doakoa!!!

OpenOffice.org (eta ez OpenOffice, marken arteko lehia bat zela-eta), LGPL lizentziapean kode irekiko bulegotika-suite bat sortzeko proiektu komunitario bat da, Sun Microsystemsen StarOfficen oinarrituta.

Microsoft Officen sortutako fitxategiak zuzenean irakurtzeko gai da, baina bere formatu propioa erabiltzen du, XMLn oinarrituta dagoena. Fitxategiak XML formatuan sortu eta gero, konprimatu egiten ditu, eta honi esker Microsoftenek baino leku gutxiago behar dute.

OpenOffice.org-ek Microsoft Windows, Linux, Solaris eta Mac OSerako bertsioak ditu. StarOfficen azken bertsioak ere OpenOffice.org-en oinarrituta daude.

(http://jeremaisantanagonzalez4b.blogspot.com/)



DESCARGAR

2010-03-11

Reach for the Sky
Ikasten zaudenean ez al zaizu burua zerura joaten, hala bada froga ezazu horixe egiteko modu berri hau.


Sneaky Texting
Nork ez du noizbait txuletaren bat egin?? Oraingoan sms bidez egingo dugu tranpa, kontuz irakaslearekin!!!

Education today & tomorrow

Egoera asko aldatu azken aldian. Garai desberdin batean bizi gara. Teknologia berriak

Blogen aplikazio didaktikoak

Egun oso aurreratua dagoen kontua da blog bat, artikuloetan irakur daitekeen bezala, geroz eta blog gehiago sortzen ari dira, edo ari gara. Eguneko segundu erdi bakoitzean blog bat sortzen baita. Onuragarriak direnik ezin leike ukatu, izan ere, geroz eta blog gehiago daudenez,geroz eta informazio osatuagoa aurki dezakegu internet munduan.

Blog baten ezaugarri nagusiena post-ak dira, animazio, irudi, musika edo testu baten bidezko sarrerak, egunerotasuna isladatzen dute eta bertan zure iritzia, kritikak, albisteak,... eman ditzakezu. Gainera, blog-a irakurtzen duen edonork bere iritzia ere eman dezake, honela bada, blogak gune dinamiko eta entretenigarriak bihurtzen dira.

WEB honetan, mapa kontzeptual baten bidez, blogek hezkuntzan daukaten garrantzia ikus dezakezu.

Beste artikulu hauek ere aurkitu ditut, inork irakurri nahi izanez gero hamen daukazue, oso interesgarriak iruditzen zaizkidalako.

http://www.teketen.com/2006/01/blogak-eta-bere-aplikazioak.html
http://www.hikhasi.com/artikulua/1464
http://karrajua.org/blog/benito/on_line_edo_ez_on_line
http://www.sarean.com/sarean/646

El muro (El muro de Pink Floyd) (1982)


Pelikula hau gomendatzen dizuet, hezkuntza tradizionala eta zapaltzailea eta automatizazioa kritikatzen ditu.