2010-05-15

Ikasys proiektua

Ikastolen elkarteak proiektu berria jarri du martxan:ikasys. Honen helburua, ikasle bakoitzari ordenagailu eramangarri txiki bat eskeiniz, norberaren beharrei modu pertsonalizatuan erantzutea da.Norberaren erritmora egokitutako trebatze eta memorizazio ariketak modu erakargarrian burutzen dituzte haurrek.

Momentuz, Lehen Hezkuntzako hiru ikastetxetan jarri da abian proiektua eta ondo ateraz gero, hamazazpi ikastola gehiagora zabaltzea da asmoa. Ingurunea, gaztelera, ingelesa, euskara eta matematika lantzen dituzte.Ordenagailuak galdera zuzenak egiten dizkie eta haurrek erantzun posibleen artean aukeratu egiten dute. Ikasgai bakoitzeko ordu erdi eskeintzen diote, astean bi ordu eta erdi guztira.




Proiektuak ordenagailuaren erabilpen puntuala burutzen du, sorkuntza adibidez ezin baita honen bidez landu. Aldiz, gramatika edo matematikako eragiketak lantzeko oso interesgarria da.

Oso metodo ona deritzogu haurrak asko motibatzen baitira eta gustoko lekuan aldaparik ez dagoenez, eduki eta kontzeptuak modu erakargarrian barneratzeko ere egokia da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario