2010-04-29

Blogen aplikazio didaktikoak

Educause aldizkariko artikulu honetan, Mario Asselinek hezkuntzan blogek dituzten aplikazio didaktikoen inguruan hitz egiten digu.

Blogak ikasleen eta irakaslearen arteko lan harremana erraztu dezaketela diozku Mariok eta nire esperientzian oinarrituz, ados nagoela esango nuke, azkenengo urteetan baieztatu baitut blogen eta foroen bitartezko komunikazioa eta harremana, zuzenekoa baino hotzagoa izan arren zehatzagoa eta oso baliagarria dela.

Eztabaidak egiteko ere baliogarria dela dio eta neu ere baiezkoan nago, ikasle bakoitzak bere iritzia emanez, eztabaida interesgarriak sortzeko aukera egongo litzakeelako.
Honez gain taldeka lan egiteko eta egunean egin denaren inguruan idazteko aproposa da.

Ez ditugu ahaztu behar ordea sortu ditzakeen eragozpenak. Artikuluan azaltzen den bezala, irainak eta txarto ulertuak ugari izan litezke blogetan, ikasleen jarrerak askotan ez baita egokiena izaten eta broma txarrak egiteko toki bezala erabili dezakete bloga. Hau ez gertatzeko irakaslearen arreta beharrezkoa izango da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario