Mostrando entradas con la etiqueta blog. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta blog. Mostrar todas las entradas

2010-04-29

Blogen aplikazio didaktikoak

Educause aldizkariko artikulu honetan, Mario Asselinek hezkuntzan blogek dituzten aplikazio didaktikoen inguruan hitz egiten digu.

Blogak ikasleen eta irakaslearen arteko lan harremana erraztu dezaketela diozku Mariok eta nire esperientzian oinarrituz, ados nagoela esango nuke, azkenengo urteetan baieztatu baitut blogen eta foroen bitartezko komunikazioa eta harremana, zuzenekoa baino hotzagoa izan arren zehatzagoa eta oso baliagarria dela.

Eztabaidak egiteko ere baliogarria dela dio eta neu ere baiezkoan nago, ikasle bakoitzak bere iritzia emanez, eztabaida interesgarriak sortzeko aukera egongo litzakeelako.
Honez gain taldeka lan egiteko eta egunean egin denaren inguruan idazteko aproposa da.

Ez ditugu ahaztu behar ordea sortu ditzakeen eragozpenak. Artikuluan azaltzen den bezala, irainak eta txarto ulertuak ugari izan litezke blogetan, ikasleen jarrerak askotan ez baita egokiena izaten eta broma txarrak egiteko toki bezala erabili dezakete bloga. Hau ez gertatzeko irakaslearen arreta beharrezkoa izango da.

Zertarako balio du blog-ak?



Bideo honetan, blogerrak zelan erabilitzeko azalpenak agertzen dira, eta oso erabilgarria eta lagungarria dela pentsatzen dut blog-a ezagutzen ez duten pertsonentzat.
Gainera, bloggerrean jarri, egin edo sortu ditzakeegun guztia oso zehatz azaltzen digu, eta askotan bere abantailak aipatzen ditu. Beraz, blog-a dutenentzat ere erabilgarria dela esan dezaket, askoz propioagoa eta originalagoa egiteko ere lagungarria delako bideo hau.

Blogga, hezkuntzarako aplikazio didaktiko ezin hobeak esakintzen ditu, alde batetik, ikaslearen kreatibitatea eskatzen du programa honek, eta bestetik,edozein ezagutza edo esperientzi erakutsi daiteke bloga duten guztiei.

Beste alde batetik, ikasleak ezagutza propioa sortu daiteke tresna honen bitartez, eta hori ezin dute egin irakasgai guztietan.

Amaitzeko esan behar dut Iirakaskuntzan gero eta sistema erabiliagoa dela, irakasle askok erabiltzen dute haien materia emateko eta hezkuntzaz gain, beste arlo batzuetarako erabili daiteke..

2010-03-11

Blogen aplikazio didaktikoak

Egun oso aurreratua dagoen kontua da blog bat, artikuloetan irakur daitekeen bezala, geroz eta blog gehiago sortzen ari dira, edo ari gara. Eguneko segundu erdi bakoitzean blog bat sortzen baita. Onuragarriak direnik ezin leike ukatu, izan ere, geroz eta blog gehiago daudenez,geroz eta informazio osatuagoa aurki dezakegu internet munduan.

Blog baten ezaugarri nagusiena post-ak dira, animazio, irudi, musika edo testu baten bidezko sarrerak, egunerotasuna isladatzen dute eta bertan zure iritzia, kritikak, albisteak,... eman ditzakezu. Gainera, blog-a irakurtzen duen edonork bere iritzia ere eman dezake, honela bada, blogak gune dinamiko eta entretenigarriak bihurtzen dira.

WEB honetan, mapa kontzeptual baten bidez, blogek hezkuntzan daukaten garrantzia ikus dezakezu.

Beste artikulu hauek ere aurkitu ditut, inork irakurri nahi izanez gero hamen daukazue, oso interesgarriak iruditzen zaizkidalako.

http://www.teketen.com/2006/01/blogak-eta-bere-aplikazioak.html
http://www.hikhasi.com/artikulua/1464
http://karrajua.org/blog/benito/on_line_edo_ez_on_line
http://www.sarean.com/sarean/646