2010-05-15

Ikasys proiektua

Ikastolen elkarteak proiektu berria jarri du martxan:ikasys. Honen helburua, ikasle bakoitzari ordenagailu eramangarri txiki bat eskeiniz, norberaren beharrei modu pertsonalizatuan erantzutea da.Norberaren erritmora egokitutako trebatze eta memorizazio ariketak modu erakargarrian burutzen dituzte haurrek.

Momentuz, Lehen Hezkuntzako hiru ikastetxetan jarri da abian proiektua eta ondo ateraz gero, hamazazpi ikastola gehiagora zabaltzea da asmoa. Ingurunea, gaztelera, ingelesa, euskara eta matematika lantzen dituzte.Ordenagailuak galdera zuzenak egiten dizkie eta haurrek erantzun posibleen artean aukeratu egiten dute. Ikasgai bakoitzeko ordu erdi eskeintzen diote, astean bi ordu eta erdi guztira.




Proiektuak ordenagailuaren erabilpen puntuala burutzen du, sorkuntza adibidez ezin baita honen bidez landu. Aldiz, gramatika edo matematikako eragiketak lantzeko oso interesgarria da.

Oso metodo ona deritzogu haurrak asko motibatzen baitira eta gustoko lekuan aldaparik ez dagoenez, eduki eta kontzeptuak modu erakargarrian barneratzeko ere egokia da.

IKT proiektuak LH

Hurrengo bideoan ikusi daitekenez, IKTak, modu batean, gaur egungo hezkuntzan barneratura daude. Bideo honen bitartez eskola baten egiten den proiektu bat ikus dezakegu. LH-ko klase bat aurkitzen dugu, bere ikasleek Olentzerori eskutitz bat bidaltzen t. Baina ez da eskutitz arrunt bat, eskolan denok Olentzerori egin diogun modukoa, kasu honetan eskutitz berezi bat da, tekonologia berriak erabiltzen dituena ordenagailuek eskeintzen diguten programa batzuen bitartez.
Ahaleginak egiten baditugu IKTak eskolan barneratzeko, mota honetako proiektuak aurrera eraman ditzakegu.

Blog-arekin lanean.

Bueno, berrikusketa egin ostean, konturatu naiz, nola, ez ditudan nire hamar sarrerak egin, beraz, eta aritkulu interesgarri gehiago ez ditudanez aurkitzen, nire esperientzia pertsonala Blog-arekin, zein izan den plazaratzea iruditu zait ideiarik onena.
Esan beharra dago, hasierako momentuan, Blog-a, nahiko lan eman zidala, ez nuelako inola ere kontrolatzen, bai idazteko orduan, bai gure erara jartzeko orduan, baita link-ak sartzeko orduan ere, baina lan pixka bat egin ostean, ondo kontrolatzen ikasi dugula esan dezaket.
Gainera, ikusi dugu, nola hainbat interneteko gune ezberdinetara joan gaitezela blog.aren bidez, yahoo, deliciosu, etab... web orrialdeetara besteak beste.
Beraz, esan beharra dago, nola, naiz eta hasieran galduta xamar ibili garen. gero eta errazago egin zaigun Blog-arekin lan egiteak.
Nahiko gustura amaitu dugu klasean, eta azkenean, lana bukatzea amaitu dugu, beti, Blog-a interesgarri egiten saiatuz.
Beste alde batetik,ikusi ahal izan dugu, nola guztiz beharrezko den informatika sartzea irakasleen munduan.

2010-05-14

Hezkuntzaren boterea.

Pelikula hau, sartzeko beharra daukat neure sarrerekin amaitzeko.
Pelikula honetan zehar, hezkuntzak, izan dezakeen boterea erakusten zaigu, nola, plangintza eta planteamendu interesgarria izanik, edozer gauza ikasi daitekela, eta ikasleen arreta deitu.
Pelikula ikusten baduzue, konturatuko zarete, nola estrategia, ona izan arren, azkenean, eramaten ez jakiteak, ondorio latzak ekarri dezakeen, baina jarraaitu beharreko bidea erakusten digu, gutxi gora behera.
Gainer, egia esanda, filme nahiko ona dela esan daiteke.
Espsero det gustoko izatea, bai filema, eta baita ere, Blog honetan zehar ikusi ahal izan duzuena.
Filmea...hauxe da; "La Ola" du izenburu.

Gure moduko ikasleen Blog-ak.

Puntu edo sarrera honetan, gure kide izango den Donostiako neska baten Blog-a ikus dezakegu.
Bere gaia, eta guk aukeratu duguna, oso bardinak direla esan dezaket, baita ere lan egiteko era, bere Blog-ean ikusten den moduan.
Hainbat sarrera ditu gaiaren inguruan, eta nahiko interesgarriak iruditu zaizkit egia esateko, beraz, hemen uzten dizuet berak eginiko lana edo Blog-a, eta honela ere, magisteritzako ikasleen prestakuntza, parekoa dela ere aipa dezakedala konturatzen naiz.

Teknologia berriak ikasgelan: Ulibarri euskaltegiaren proiektu berritzailetik haratago


2006an Ulibarri euskaltegiak proiektu berritzaile bati ekin zion buru-belarri. Euskalduntze eta alfabetatzean jauzi kualitatiboa egin zuen. Ordura arteko sistemarekin erkatuz gero, alde nabarmena ekarri zuen, prozesuak arrazionalizatu zituen eta emaitzetan hobetzea ahalbidetu, erabat.

Lehenengo eta behin, WIFI sarea jarri zuten euskaltegi osorako, eta jarraian ikasgela guztietan ordenagailua, bozgorailuak eta pantaila. Gaur egun, hori guztia zerbitzari nagusi bati lotuta dago eta aukera ematen dio irakasleari, teknologia berri guztiak aprobetxatuz, bertan gordeta dagoena edozein momentutan erabiltzeko eta barne sareak zein kanpo sareak (Internetek) eskaintzen dituen ahalmenak baliatzeko.

Ikusten dugunez teknologia berriak aukera berri asko ematen digu hezkuntza proiektuak aurrera eramateko. Batez ere, gaur egun, informazioa antolatzeko eta maneiatzeko erabiltzen. Modu honetan, eskuragarritasun eta antolamentu egoki bat eraginkor bat eratuz

ARIÑO, TERUEL - IKASGELA DIGITALAK



Terueleko herri honetan hezkuntzan erabiltzen ari diren sistema berri hau, oso metodo ona dela deritzot. Ordenagailu hauen bitartez, PC tabletak, ez da libururik erabili behar, ezta arbelik... hau da, dena egiten da ordenagailu bidez, gainera ordenagailu honek, kaligrafia ere kontutan hartzen du. Sistema berri hau erabilgarria eta aproposa da nire ustetan, bertan eta internetera konektatuta egonik edozein momentutan jo baitezakezu ez dakizun zerbait bilatzera, informaizo bila... Eskola honetako irakaslearen esaten, berak nahiago du metodo hau nahiz eta berak lan gehiago egin behar duen, hau da, eskola normaletan irakasleek testu liburuetan oinarriturik ematen dute ikasgaia. Honetan aldiz, irakasleak internetetik aukeratzen, ordenatzen, sailkatzen, egituratzen... ditu materialak hurrengo eguneak klasea emateko. Irakaslearen eguneroko lana behar da. Baina hala ere, lan gehiago eskatzen badu ere, ikasteko modu dinamikoagoa dela deritzot. Talde lana bultsatzeko ere baliagarria da, denek ikus baitezakete denena sarearen bidez, nahiz eta bideoan esaten duen pertsonak autonomoagoak egiten direla eta hori ere egia da, bakoitzak bereari garrantzia ematen baitio, berea zaindu behar du...

Sistema hauek oso erakargarriak dira herri txiki eta hirietatik hurrun dauden pertsonentzat. Adibidez, internet bidez museo bat bisitatu dezakete, edo egunkaria irakurri... Herri hauetara askotan egunkaria iritsi ere ez da egiten, horregatik dira erakargarriak sisema hauek.

IKTen integrazioa horrelako modeloetan ikus daiteke. Ez da adibidez, eskuko idazketa alde batera utzi behar. Artilugio hauekin gauza asko landu ahal dira eta nire iritziz eskola baten erabilgarriagoak dira haurrentzat Tableta hauek ordenagailu arruntak baino. Ordenagailuak dakaten eskuragarritasuna dute (internet ...), baina honez gain aspektu tradizional eta beharrezkoak diren batzuk, idazketa adibidez, mantendu dezakegu.

Teknologi berriak ikasgeletan



Bideo hau gazteleraz egon arren, oso interesgarria iruditu zait; haur hezkuntzako ikasleak teknologi berriekin duten harremanetaz hitz egiten delako.

Garbi dago, gaur egun internet oso garrantzitsu dela gure bizitzan, gero eta gauza gehiago egiten baititugu horren bidez.

Kontutan hartu behar dugu, haurrak ikastolara joaten hasten direnean gizarteratze prozesu bat jasatzen dutela eta irakasleok laguntzeko beharra daukagula, horregaitik hainbat gauza lantzen ditugu haurrak hobekien integartu daitezen. Bideoan aipatzen den bezalaxe, gaur egun gero eta gehiago erabiltzen ditugu ordenagiluak eta interneta. Baina honek ere alde onak eta txarrak ditu.

Alde batetik, izugarrizko aukerak ematen dizkigu gauza desberdinak ikasi ahal izateko; eta bestetik, edozein adina duzularik edozein web orrialdean sartzeko aukera ematen dizu eta haurrek txikiak direnean, ez dira kontziente gauza askotaz.

Blog-en erabilpenaren azalpena

Puntu honetan, Blogari buruzko informazioa aurkezten dizuet, egia esan, lan egiten ari garen web orria delako eta oraindik, ez ddudalako honi buruzko erreferentziarik egin.
Ondoren etorriko den link-an, aurkitu dudan web orri bat agertuko zaizuen, non blog bat nola sortu eta zertarako erabili azaltzen zaizuen.
Hainbat puntu agertzen zaizkigu, link-ak erabiliz hauei sarrera emateko, beraz, blog honetan jarraitu dugun lan egiteko hildoaren antzekoa dela esan dezakegu.
Besterik gabe, hemen uzten dizuet, Blog bat sortu ahal izateko jarraitu behar dituzuen pausoak eta hau zertarako balio duen azaltzen duen web orria.

Arbel digitalari buruzko azalpena

Nahiz eta blog honetan zehar, hainbat puntu argitaratu dira arbel elektroniko digitalari buruz, baina hau kontuan izanda, esan beharra dago, ondoren datorren eskema, oso ondo dagoela, dena ondo azalduta datorrelako, era eskematikoan, eta diapostiba ezberdinetan.
Eskema honetan lantzen diren puntuak, ondorengo hauek direla esan genezake:
  • Arbel digitalaren elementuak.
  • Arbel digitalaren funtzionamendua.
  • Arbel digitalaren abantailak:
    - konparazioa arbel arruntarekin.
    - Ematen dituen erraztazunak ikasteko orduan.
    - lana, beti eskuratu daiteke, nahi dogun momentuan.
  • klasean emten dituen aukera ezberdinak.
Informazio nahiko dakar, beraz, espero det arbel elektronikoari buruzko proposamen hau gustoko izatea, eta interesgarria izan daiten.

Etorkizunari begira...

Hemen plazararazten dudan artikulu honetan, hezkuntzak kontutan izan behar dituen teknika edo aldaketak agertzen zaizkigu.
Hainbat proiektu aipatzen zaizkigu, "Txanela" adibidez, eta hauek, zer nolako aldaketak ekarriko dituen lehen hezkuntzan, eta baita ere derrigorrezko hezkuntzan aipatzen ditu, baita bete behar diren konpetentziak ere eta hauen garapena nolakoa izango den.
Dugun informazioa, nola kudeatu daiteke, edo hobeto esanda, nola kudeatu behar den azaltzen digu hainbat eskema erabiliz.
Gehiago ez esatearren, eta zuek ikusi dezazuen, hemen uzten dizuet hasieran aipatutako artikulua.

2010-05-12

Garai eta teknologi berriek, ikasteko eta irakasteko teknika berriak ekartzen dituzte.

Interneten bidez ikasi eta irakatsi daiteke, hainbat teknika edo tresna erabiliz.

Interneten bidez egiten diren ikastaroak hainbat abantail dituzte. Adibidez, leku desberdinetan bizi diren pertsonek parte hartu ahal dute eta jarduerak haiek nahi dutenean egin ahal dituzte. Baina ariketa guztiak egiteko epea errespetatuz.

Gehienetan ikasleek ez dira haien artean ezagutzen eta bertan iritzi desberdinak isladatzen dituzte; ikasketa komunitatea sortuz. E-learning-a interneten tresnak erabiltzean zentratzen da. Kasu honetan, ikasle eta irakasleen arteko erlazioa idazmenaren bidez izaten da.

Kampus birtualek oinarrizko printzipio hauek dituzte:
  • Talde lana.
  • Ezagutzaren integrazioa

Era honetan lan egitea ikaskuntza-irakaskuntza moldaketa batzuk behar dira:

  • Teknologikoak
  • Kulturalak
  • Didaktikoak
  • Administratiboak

Nire ustez, irakasteko eta ikasteko interesgarriak diren alternatibak dira, gehienetan ordutegiak elkartezinak direnean. Nik aurten interneten bidez ikastaro bat egin dut, askeko kredituak lortzeko. Oso gustura sentitu nintzen kurtso hauek eginez, gaien ariketak nahi nuenean egiten nituelako, haiek jarritako epea errespetatuz. Informazio gehiago nahi baduzue sartu web orrialde honetan: http://portal.educ.ar/debates/educacionytic/inclusion-digital/nuevos-tiempos-nuevas-tecnologias-nuevas-formas-de-ensenar-y-aprender.php


E-learning bidezko distantziako ikasketak


Gaur egun, telekomunikazioen mundu honetan, distantziako ikasketek indar handia hartzen ari dira internetari esker. Ikasketa hauek e-learning bezala ezagutzen dira. Era honetako ikasketetan ikasketa zentruak web orri pribatu baten bidez ikasgaia helarazten dio ikasleari. Hainbat abantaila eskaintzen ditu; batetik, jende gehiagori eskaintzen zaion heziketaren gastuen gutxitzea da, bestetik, ordutegien malgutasuna azpimarratu beharko litzateke eta azkenik, foro eta antzekoen bidez jendearen partehartzea bultzatzea aipatu behar da. Iadanik unibertsitate eta erakunde asko erabiltzen hasiak dira e-learning bidezko ikasketak. Honek guztiak desabantaila bat izan dezakeela aitortu behar da, izan ere heziketa modu hau erabat inpertsonala dela esan daiteke heziketa tradizionalaren alboan.

E-learning-aren inguruko informazio gehiagorako sakatu hemen.

Honen guztiaren aplikazioetako bat eta seguraski erabiliena Moodle da. Euskarazko tutorial bat dago eta bertan guztia xehetasun osoz azaltzen da.

Moodle:

Moodlen ikasleak ez ditu soilik edukiak modu pasibo batean jasotzen. Hainbat jardueretan parte hartu behar du eta ezagutza aktiboki eraiki. Are gehiago, jarduera askotan besteek jaso behar duten zerbait sortu behar du.

Aurreko hori guztia ez du ikasleak isolaturik, berak bakarrik, burutu behar. Giza-talde baten barruko (gure kasuan ikastaroko) kideekin harremanetan burutuko du baizik.

Moodle-ren muinean dago komunikazioa bultzatzea. Erabiltzaile bakoitzak komeni zaizkion erabilerak eta nahi dituen jarduerak burutuko ditu, baina Moodle-ren diseinua goitik eta behera komunikazio pedagogikoaren inguruan ardaztuta dago. Hori dena aurrera eramateko Moodlek hainbat jarduera ditu. Komunikazio pedagogikoaz hitz egiterakoan, azpimarratu beharra dago hori ez dela bakarrik ikasle eta irakaslearen artean gertatzen, baizik eta ikasleen artean ere

Hau guztia ikusita internet bidezko ikasketak gero eta garrantzi handiagoa daukatela azpimarratu behar da, eskaintzen dituen abantailek oso eroso eta praktiko bilakatzen baitute e-learning-a.


Nola bihur daiteke ikasgela arrunta ikasgela interaktiboa?

http://www.youtube.com/watch?v=tLeY-jt-32Q&feature=related

Bideoa gazteleraz egon arren, oso interesgarria iruditu zait. Atzo beste orrialde batean, arbel interaktiboei buruz artikulu bat aurkitu nuen eta blog-an bertan nire iritzia eta agertzen zena azaldu nuen.

Bideo honetan, azaltzen da klasea interaktiboa bihurtzeko nola lortu ahal den. Baita ere klasean lantzen den informazioa, arbelean idaztean arkatz elektronikoarekin, imprimitu eta gorde daiteke. Bestalde ikasleek klaseak interesgarriagoak ikusten dituzte eta haien parte hartzea handitu egiten da.

Amaitzeko bideo hau nire gustukoa izan da, azalpenak ematen dituen bitartean marrazten duelako; hau da, azalpenak hobeto ulertzeko.

Teknologien eragina gizartean

Egungo gizartean, non kontsumismoa eta konforta gure helmugara iristeko bidelagunak diren, teknologien izugarrizko eragina jasan dugu. Alde guztietan aurki ditzakegu, mobila, ordenagailuak, GPS, aparatu elektronikoak..., eta beraienganako izugarrizko dependentzia sortu da. Gauza guztiek bezala, alde onak eta txarrak dituztela esan liteke, baina egia da bizitza erosoagoa bihurtu digutela.

TEKNOLOGIA ERAGINA
gizartean

* harreman sare berriak sortu
* ingurukoekin komunikazio aukerak ugaritu
* erabilerak desegokiak isolamendua sortu

kulturan

* ekintza kulturak zabaltzeko bideak ugaritu
* informazioaren kultura sortu

zientzian

* aurrerapen ugariren erantzule
* informazioa trukatzeko medioa

hezkuntzan

* metodologia ezberdinen sorburu: on-line ikastaroak...
* irakasle nahiz ikaskideekin harramanetan jartzeko aukerak ugaritu
* lanak egin eta zabaltzeko aukera
* baliabide eta tresna ugari eskaini
* ebaluazioak egiteko metodo ezberdinak

Taulan argi ikusten da abantaila ugari eskaini dizkigula teknologiaren aurrerakuntzak, hala ere, hezkuntzaren kasuan, kalkulagailu eta kasu batzuetan ordenagailuarenganako dependentziak norberaren abilezien kaskartzea ekarri du. Bestalde bertan ageri den bezala teknologien erabilera okerrak eragin negatiboak sor ditzazke pertsonengan. Honek gogoeta sakona merezi du. Kasurik eztabaidatuena umeengan teknologiek duten eragina da, izan ere, gurasoek lan egun amaigabeak burutzen dituzten bitartean umeek kultura internet, Play station edo telebistatik jasotzen dute. Hori dela eta umeen denbora librea kontrolatua izan behar da, hauenganako dependentzia ekiditeko. Oraingo umeek aspaldiko umetako jolasak alde batera utzi dituzte teknologia hauen zirrarak bultzaturik eta honi buelta ematea ezinbestekoa dela uste dut, kontzientzi gabeko gizarte sumiso baterantz beste pausu bat eman aurretik.

Arbel interaktiboak hezkuntzan

Web orrialde honetan: http://www.aprendemas.com/Noticias/DetalleNoticia.asp?Noticia=2204 artikulu interesgarri hau aurkitu dut. Bertan arbel interaktiboei buruz hitz egiten da.

Hasteko, arbel interaktiboak ordenagailu eta proiektor bati konektatuta daude. Irakasleentzat oso erabilgarria da informazioa kontrolatu eta modifikatu ahal duelako, adibidez puntero bat erabiliz. Sistema honen bidez, materiala gorde, imprimitu edota bererabili daiteke.

Lehenengoz, ordenagailuan informazioa garatu egiten da. Ondoren, proiektorera bidali eta arbelean isladatzen da. Sistema honekin, irakasleek mota askotako edukiak irakatsi dezakete eta denbora errealean manipulatu daitezke. Adibidez, azpimarratuz, iruzkinak gehituz...

Metodo honek, ikasle eta irakasleen interakzioa sustatzen du. Orduan, klaseak interesgarriagoak izaten dira, eta ikasleek gehiago parte hartzen dute; haien konfidantza handituz.

Arbel interaktibo motak:
  • Infragorri/ultrasoinu: Arbelaren goikaldean kokatuta daude eta merkeagoak dira. Proiektorerik gabe erabil daitezke eta erabilitako materiala gorde edo imprimitu daiteke.

  • Arbel pasiboak: Ukitzean sentsibleak dira eta klasearen informazioa gorde edo imprimitu daiteke.

  • Arbel aktiboak: Erabiltzeko proiektorea beharrezkoa da.

Nire ustez, arbela hauek hezkuntzara ondorio positiboak ekartzen ditu. Gainera lehen aipatu dudan moduan, ikasleek klasean motibatuagoak daude. Gainera, irakasleek ikasleei azaldu ahal die ikasgaiaren kontzeptuak, sorbalda eman gabe arbelean azalpenak idazteko.

2010-05-11



Bideo honetan web 2.0 zer den azalduz gain, gaur egungo gizartean duen eragina ere azaltzen digu. Esate baterako, komunikazioan duen eragina, orain ez gara etxetik irten behar egunkaria edota liburu bat irakurri al izateko dena aurkitu daiteke botoi bati sakatuz. Honetaz aparte, teknologia berri hauek publizitatean ere eragina dute. Gaur egun publizitatea egiteko, ez gara zertan empresa handi batean lan egiten egon behar, bakoitzak bere weblogean publizitatea eskegi dezake bertara sarzten den edonork ikusi al iezateko.

Teknologia berriek, komunikazioan laguntzen dutela esan dugu eta honetarako, aplikazio edo zerbitzu ezberdinak erabili daitezke. Adibidez:
- Weblogak: Ezagutzen ditugun Blogak dira.
- Podcast: Irrati formatua (mp3) duten weborriak dira.
- Videocast: Bideoak jartzeko weborrialdeei deitzen zaie. mp4 formatua erabiltzen dutelarik.

Oso interesgarri iruditu zait bideo honetan azaltzen dena, askotan ez baiekara konturatzen egunero erabiltzen ditugun teknologia hauek benetan duten eraginaz.

Uste dut, teknologia berrien mundu hau oso erabilgarria eta interesgarria dela, baina argi dago gauza guztien moduan gauza onak eta txarrak dituela eta kontuz ibili behar garela gaur egun arte ditugun gauzak galdu baitaitezke.

Ikasgelan IKTak duen eragina pedagogian

Teknologia berriak ikasgeletan areagotu egin dira, gaur egunerarte. Baina baliabide hauei eskainitako funtzio didaktikoa eta ikasleentzako ariketak ez dira berrikuntza pedagogikoa. Iada existitzen den pedagogian oinarritzen dira ikasgaiak, hau da, modelo tradizionalean eta ez soziokonstruktibista. Azken hau delarik lortu nahi dena. Teknologiak unitate didaktikoak, ariketak, aurkezpenak, informazioa aurkitzeko, emailak bidaltzeko eta administraziorako erabiltzen dira. Alde batera uzten direlarik konplesutasun eta gaitasun handia eskatzen duten beste erabilerak: material didaktiko digitalak, irakaskuntzarako materiala... garatzea eta sortzea eta eskolen artean proiektuak garatzeko.

Hau da, eskolan integratu dira IKTak, baina ez dira erabili pedagogia mota berri bat aurrera eramateko. pedagogia mota mantendu egin, eta soilik lana errazteko erabiltzen dira teknologia berriak. Teknologia berriak pedagogia mota egokiago bat eratzeko baliagarriak izan beharko lirateke, eta ez soilik azalean gelditzeko.

METODOLOGIA EDO TEKNOLOGIA?

Ikasgela batean irakaskuntzan metodologia modernizatzeko eta aldatzeko material desberdinak sartzen dituzte; ordenagailu bat ikasle bakoitzeko, irakaslearentzat pantaila digitala, kanoia, proiektorea..
Nahiz eta material berritzaile hauek ikasgelan izan arren irakaslearen lana egiteko modua berbera izaten jarraitzen du. Metodologia aldatu beharrean klaseak teknologizatu egiten ditugu baina metodo eta teknika berdinak jarraituz?
Ba al da hau modernizatzeko eta irakaskuntzan aurrera egiteko modurik egokiena?
Nik uste dut material berriak ikasgelatan sartzea gauza egokia eta motibagarria dela ikasleentzat, irakasleentzat ere erraztasunak eskeiniz baina metodo berritzaileak bilatu behar dira saioak betiko monotoniatik aldentzeko.

Nire praktikei dagokionez, ez genituen hain material berritzaileak erabiltzen beraz, ezin izan dut aukera eduki beste medoto hauek ezagutzeko.

Teknologia Berriei buruzko bideoa.

Bideo honetan, bai magisteritza ikasle, bai lehen eta bigarren hezkunzako irakasleei egindako elkarrizketak aurkezten dizuet.
Andaluzian ematen den egoera azaltzen dute pixka bat, eta nahiz eta, Euskal Herrikoarekin alderatuta, ezberdina izan daiteke, parekoa dela esan dezakegu, estatu espainiarra era globalean hartuta.
Bideo nahiko ona dela iruditu zait, hainbat puntu ezberdin lantzen direlako.
  • Teknologia berrien eta irakasle arteko eralzioa.
  • Teknologia berrien erabilera hezkuntzan.
  • Beharrezkoak diren medioak eta hauek dituzten alde onak, txarrak, betebeharrak...
  • Hezkuntza maila hobetzen du teknologia berrien sarrera?
  • Irakasleen jarrera zein izan behar da teknologia berrien aurrean.
  • Herri eta zonalde ezberdinetan eman diren adibideak.
  • Zeintzuk dira, teknologia berriak dakartzan aldaketak?
Aipatutako bideo, ondoren datorrena izango lirateke.

Teknologia berriei buruzko estrategia pedagogikoak.

Hemengo aritkulu honetan, edo informazio web honetan, hurrengo puntuak lantzen dituen artikulu bat aurkitu dut.
Egia esan, nahiko lan ona iruditu zait, hemen, puntu asko lantzen baitira teknologia berrien gaiaren inguruan.
Ostabere, artikulua, erdaraz agertzen zaigu, baina oso ondo plazaratua dagoela esan dezaket, beti definizioak emonez eta era argian azalduta egonda.
Gaiaren inguruko puntu hauek lantzen dira:

Nahiko ondo dago, beraz, hemen uzten dizuet estrategia pedagogikoei buruzko artikulua irakur dezazuen.




Teknologia berrien sarrera hezkuntzan. Hugo A. Kofman.

Hurrengo puntu honetan, Hugo A. Kofman, Argentinako Unibertsitateko irakasle baten artikulu bat plazararazten dut, non, alde onak eta txarrak agertzen zaizkigun, lantzen dugun gaiari buruz.
Artikulu honetan, hainbat punturen artean, teknologiaren sarrera hezkuntzan nola eta noiz sartu den azaltzen digu, kanpo faktoreen eraginak zeintzuk izan diren, bai interes ekonomikoak, eta baita ere, interes akademikoak.
Interneti buruzko hainbat puntu aipagarri aurkitu dezakegu artikulu honetan ere.
Hainbat teknizismo berri aurkitu ditzakegu, aipagarriena, "tecnocracia" izango lirateke.
Beste alde batetik, teknologia hauen sarrera, ekarri dezakeen ondorioak ere aipatzen ditu, autoreak.
Nahiko interesgarri iruditu zait, beraz, hemen aurkitu dezakezue Hugo A. Kofman-en aritkulua, "Nuevas tecnologías en la enseñanza".
Esan beharra dago, artikulua, erdaraz dagoela.

2010-05-10

Teknologia ikasgeletan eta arazoak dituzten pertsonekin

Testu hau orrialde web honetan aurkitu dut: http://www.aprendemas.com/Reportajes/pdf/TICenAula.pdf eta oso interesgarria iruditu zait.

Bertan aipatzen da gaur egun teknologiek gizartea aldatu duela, eta interneten bidez nahi dugun informazioa lortu ahal dugula. Orduan gizartea aldatu bada, hezkuntza baita. Logikoa da teknologi berriak eskoletan sartzean, ikasleen autoestima, motibazioa, imaginazioa, trebetasunak, interesa... handitzea. Hau da, edukiak dinamikoagoak direlako.

Bestalde, teknologiak arazoak dituzten pertsonek kontuan hartzen ez badituzte, sozialki baztertuta geratu ahal dira. Adibidez:
  • Pertsona itsuek hainbat zailtasun izan ahal dituzte, baina teklatuan Braillea jarriz eta ahots sistema moldatzean arazoa konpon daiteke. Baina ikusmenezko urritasuna izatekotan, letren tamainuan, kolorean, kontrastean legoke arazoa.

  • Gor dagoen pertsonek, batzutan txarto idatzi eta irakurtzen dutenez, hiztegi erraz batean legoke soluzioa.

  • Urritasun fisikoetan, benetako arazoak aurkitzen ditugu. Adibidez teklatua edota arratoia ezin dituelako erabili.

  • Urritasun mental dituzten pertsonek, arazo gutxiago izaten dituzte software erabiltzean hardware baino. Informazioa oso konplexua baldin bada, arazoak izaten dituzte. Kasu honetan konponbidea hiztegi sinple bat izatea eta nabegazio eskema sinplea izatean izango litzateke.

Nire ustez, artikulu hau oso ondo dago, arazoak dituzten pertsonetaz hitz egiten duelako eta haien arazoei konponbidea bilatzen saiatzen delako.

2010-05-08

Teknologi berriak, irakasleen aliatuak edo etsaiak?

Web orrialde honetan, gaztelerazko testu interesgarri hau aurkitu dut:
http://www.educaweb.com/noticia/2006/05/15/nuevas-tecnologias-aliados-enemigos-profesor-11229.html

Elena Orduñak aipatzen duen bezalaxe, gaur egun teknologien hobekuntzak oso garrantzitsuak dira eta profesional askok egoera berrietara moldatu behar izan dute. Kasu honetan, irakasleok ezin gara atzean geratu. Gainera, gure funtsezko helburua ikasleak eratzean datza.

Nire ustez, moldaketa hauek ikasleentzat onuragarriak dira, ikasleak motibatzen dituelako eta ikasketak interesgarriagoak egiten dituelako. Baita ere autonomoagoak bihurtuko dira eta irakasleok haien laguntzaileak izango gara. Bestalde, internetarekin kontuz euki behar dugu, behar ez duten orrialdetan sartu ahal direlako. Baina interneten bidez informazio ugari lor dezakete, ikasleen autonomia bultzatuz.

Amaitzeko aipatu behar dut, pixkanaka-pixkanaka gure klaseak gero eta gehiago digitalizatzen lortu behar dugu. Baina horretarako irakasleok ere hezitu behar gara.

2010-05-07

Egunkarien amaiera?

Argi dago urteak pasatzen dire heinean dena aldatzen doala. Bideoan ikusten den moduan prentsa teknologian gehien garatu den alorra da.

Gure kasuan, argi ikusten da teknologia berrietan trebatzen gaituztela mende berri honetarako. Adibide moduan Web 2.0 ikasgaia da, hemen blogak, bloglinesak, audacity eta horrelakoak irakasten dizkigute, Interenet ezagutzeko.

Bideoan azalpenak oso argi ematen ditu, azken urteetan hainbat egunkari hitzi dituzte eta dena digitalizatu dela. Hau ona edo txarra da? bi motatakoak eduki behar genituzke, paperezko prentsa eta idatziak berdinak ez direlako. Gainera kazetarien lana gero eta gutxiago behar da, horregatik denon partetik paperezko prentsa bultzatzen saitu behar gara, galdu ez dadin.

2010-05-05

Ordenagailuak ikasgeletan

Gero eta gehiago dira irakaskuntza zentroak teknologi berrien erara moldatzen direnak. Dirua inbertitzen dute ordenagailutan, arbelan digitaletan, WIFI-an...

Ikastoletan betidanik erabili dira liburuak ikasteko. Baina, orain ordenagailuak klaseetan sartzen ari dira. Horrek abantailak eta desabantail desberdinak ekartzen ditu.


Hasteko, liburuak ordezkatzen dituenez, egunero eraman beharreko pisua ordenagailua soilik izango zen. Behin ordenagailua erosita, urtero erosi beharreko liburu eta koaderno guztiak ordezkatzen dituelako.

Baina, lehen komentatu dudan moduan, desabantailak ere baditu. Arriskutsua izan daiteke haurrek behar ez duten orrialdeetan sartzea. Baita, ordenagailuaren aurrean denbora osoan egotea, ez da ona.

Nire ustez, ordenagailuek ekar dezaketen parte gehiena onuragarria da hezkuntzarentzat. Ikasleak gehiago motibatzen dira eta modu interesgarriago batean ikasten dute. Amaitzeko aipatu behar dut, gaur egungo gizartera egokitzen direla (ohitura hartuz); baina segurtasun bide hobea bilatu beharko genuke.

2010-05-04

Web 2.0



Zer da? Zertarako?
Web 2.0, informazioa eta ezagutza sortzeko sistema soziala daukagu. Hau, dinamikoa eta semantikoa dela esango nuke.

Ezaugarriak:
Parte-hartzailea, komunikatiboa, lankidetza eta aplikazio informazioa elkartrukatzeko erraztasunak ahalbideratzen du. Aplikazio hauek dira:
- Blog
- Flirck
- Sindikazioa ( RSS)
- Youtube

Hona hemen, WEB 2.O sistema azaltzen duen eskema esanguratsua:

http://cmapspublic.ihmc.us/servlet/SBReadResourceServlet?rid=1173832010250_236757208_8822&partName=htmltext


Web1 eta Web 2.o-aren arteko desberdintasunak:

- Web 2.0ak dioen moduan, guztiok eraikitzen dugu ezagutza. Beraz, Web 2.0 sistemak edonorrek erabiltzeko gai da.
- Web 1kin internetetik nabegatu eta informazioa prozesatzen zen bezala, oraingoan web 2.0 sistemarekin, guk sortu eta publikatzen dugu informazioa ezagutza bihurtzeko.
- Lehen; finkoa, aldaketarik gabe zen, oraingoan dinamikoa da.
- Web 1.0 irakurri soilik egiten zen. Modu indibidualistan. Sistema berriarekin ladiz, denon artean idazteko aukera. Ezagutza kolektiboa sortuz.
- Web 1.0 sistemarekin, artikuluak luze samarrak ziren bitartean, oraingoan sakonak, post, mikro edukiak dira.


Ordenagailuak ikasgeletan

Zenbaitzuek eskoletan ikerkuntza batzuk egin dituzte TIC baliabideek eskoletan duten funtzioa ikertu dute . Ikerkuntza honen berri, Manuel Areak eman digu bere blogean eskegita duen artikulu batean. Horretan irakur dezakegu egun ia eskola guztietan baliabide teknologiko nahiko daudela: ordenagailuak, pantaila digitalak, wifi...; baina, konturatu dira horiek hezkuntza tradizionala errazteko erabiltzen dutela, gehigarri moduan batik bat. Oraindik, beraz, sarean informazioa bilatzeko, beste batzuekin komunikatzeko, multimedia bidezko aurkezpenak eta horrelako gehigarriak lantzeko erabiltzen dira. Ikusi dute, irakasleak, euren unitate didaktikoa osatzeko baliabide hauetatik abiatzen direla, baina irakasle gutxi omen daude beraien unitate didaktikoak beraien kabuz eratu eta sarean eskegitzen dutenak, gero beste irakasle edo beste batzuekin konpartitu ahal izateko.

Artikulu hau irakurtzean, konturatu naiz ikertzaileek planteamendu soziokonstruktibista zabaldu nahi dutela, berrikuntza pedagogikoa bermatuz, hau da, TTBBak hezkuntza sistemaren oinarritzat hartuz eta beraren bitartez jarduerak, ekintzak, aktibitateak... eratu eta besteekin konpartituz.

Egia esan, hezkuntza sistema berri hau , tradizionalarekin konparatuz askoz ere eraginkorragoa da, ikaskuntzak gauzatzeko behar duten material ugari aurkitzen direlako (ordenagiluetan, pantaila digitaletan...) eta bide horretatik ezagutzak hobeto barneratuko dituztelako. Baina, komenigarria da poliki-poliki joatea, eta ikasleak prestau baino lehen irakasleak prestatuta egotea oso garrantzitsua da.

2010-05-03

IKT (Informazio eta komunikazioaren teknologiak)

Gaur egun informazioaren gizartean bizi gara. Informazioa eskura izatea ezinbestekoa da, baina oraindik ez dago guztion eskura. Garai honetan ezibestekoa da oinarrizko teknologi berriak kudeatzen jakitea. Eskura ez egoteraren arrazoietako bat informatikan eta ikusentzunen arloan dagoen analfabetismoa da, eta hortan gizarte hezitzaileok esku hartu behar dugu, gizarte eredu justu bat sortzeko. Eskolak ere berebiziko funtzioa izan beharko du analfabetismoa horrekin amaitzeko. Programak, planak, edukiak... prestatu beharko dira.Ondorengo mapa kontzeptualean IKT-en buruzko informazioa daukazue

Eskola 2.0 proiektua

2.0 Eskola Programak aurrerapauso handia dakar; izan ere, hezkuntzan Informazioaren eta Komunikazioaren teknologia berriak sartzen ditu. Jaurlaritzaren Kontseiluak 2009ko ekainaren 5ean erabaki zuen Euskadin programa hori sartzea, eta hori 2010. urteko ekitaldian ikusiko da Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasgelak guztiz digitalizatu, irakasleak software librea eta metodologia berriak erabiltzeko prestatu eta multimedia-edukiak egiten direnean.

Helburuak:
• Ohiko ikasgelak ikasgela digitalak bilakatzea.
• Irakasleak IKT-dun gaitasunetan trebatzea.
• Ikasgeletako metodologia aldaketari laguntzea.
• Eten digitala murriztea.
• Lan dinamikoa, partehartzailea, beste ikastetxeekin lankidetzan eta sarean sustatzea.
• Heziketa kalitatea hobetzea.

Bestalde, Lehen Hezkuntzako 5. mailako tutoreek eta gela horietan sartzen diren Ingeles eta Pedagogia Terapeutikoko irakasle guztiek prestakuntza jasoko dute eskualdeka. Hiru mailatako prestakuntza planteatu da: oinarrizkoa, ertaina eta aurreratua. Horrela, prestatuko diren irakasle guztiek IKT gaietan duten trebetasun-mailara egokituko da. Informazio gehiago nahi baduzue sartu web orrialde honetan: http://www.eskola20.euskadi.net/web/guest/introduccion

Teknologi berriak

Liburu elektronikoa:

Nire ustez, formato elektronikoko liburuaren abantailak askotxo dira. Hasteko, espazioa. Dispositibo bakar batean milaka liburu gorde daitezke. Gainera, liburu digitalizatuak, testuan bilaketak egin, esaldiak nabarmendu, oharrak erantsi eta gainerakoak egin daitezke. Baita ere sakelan eraman daitezke, baina erostea zaila egiten da jende askorentzat.
Papera momentuz desagertuko ez bada ere gero eta arruntagoa izango da era honetako tresnak ikusten hastea. Nire ustez, papera ez da desagertuko baina bere tokia berdefinitu beharko du. Hala ere, batean edo bestean irakurtzea da garrantzitsuena, irakurri dezagun beraz.

2010-05-02

Teknologi berriak hezkuntzan

Link honetan
http://www.adrformacion.com/articulos/educacion/la_tecnologia_y_la_educacion/articulo1376.html
gazteleraz dagoen artikulua irakurri dut. Gazteleraz egon arren, interesgarria iruditu zait eta egilearekin aipatzen dituen hainbat puntutan ados nago.

Berak galdera hau formulatzen du: Irakasleak prest daude teknologia hezkuntzan erabiltzeko?

Egia da unibertsitate guztietan leku birtualak daudela. Bertan, irakasleek ikasgaiaren informazioa, egin behar diren ariketak... usten dituzte. Hau da, orrialde web bat da eta guk ere gure unibertsitatean erabiltzen ditugu: Moodle-a. Baina irakasle guztiek erabili ahal duten arren, batzuek ez dute erabiltzen. Orduan, baliabideak badituzte, zergaitik ez dituzte erabiltzen?