Bertan aipatzen da gaur egun teknologiek gizartea aldatu duela, eta interneten bidez nahi dugun informazioa lortu ahal dugula. Orduan gizartea aldatu bada, hezkuntza baita. Logikoa d

Bestalde, teknologiak arazoak dituzten pertsonek kontuan hartzen ez badituzte, sozialki baztertuta geratu ahal dira. Adibidez:
- Pertsona itsuek hainbat zailtasun izan ahal dituzte, baina teklatuan Braillea jarriz eta ahots sistema moldatzean arazoa konpon daiteke. Baina ikusmenezko urritasuna izatekotan, letren tamainuan, kolorean, kontrastean legoke arazoa.
- Gor dagoen pertsonek, batzutan txarto idatzi eta irakurtzen dutenez, hiztegi erraz batean legoke soluzioa.
- Urritasun fisikoetan, benetako arazoak aurkitzen ditugu. Adibidez teklatua edota arratoia ezin dituelako erabili.
- Urritasun mental dituzten pertsonek, arazo gutxiago izaten dituzte software erabiltzean hardware baino. Informazioa oso konplexua baldin bada, arazoak izaten dituzte. Kasu honetan konponbidea hiztegi sinple bat izatea eta nabegazio eskema sinplea izatean izango litzateke.
Nire ustez, artikulu hau oso ondo dago, arazoak dituzten pertsonetaz hitz egiten duelako eta haien arazoei konponbidea bilatzen saiatzen delako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario