2010-04-29

Teknologi berriak eskolan

Batzuek diote ikastetxeetako lana sozializatzea dela. Beraz, ikastetxeek teknologien mundu horretan bizitzeko trebetasuna garatu behar dute. Baita ere, teknologi berriek hezkuntza arloan, aukera interesgarriak eskaintzen dizkigute.

Lehen, ordenagailuak irakasleen ordezkoak izango zirela sinesten zen. Usten zutelako ordenagailuak eskoletako elementu garrantzitsuena izango zela. Ordenagailuak garestiak zirenez, baztertu egin ziren. Internet sortu zenean, informazioa digitalaren garrantzia benetan ulertu zen. Informazio digitalaren bidez ez dugu paperik behar informazioa alde batetik bestera mugitzeko. Baita ere, gaur egun, dokumentu bat edozein lekutara bidaltzeko ez dugu denbora itxaron behar.

Txat solasgunearen bidez, ikasleek edozein herrialdetako ikasleei idatz diezakete eta beraiengandik erantzuna jaso, aldi berean.

Amaitzeko esan dezaket gela bakoitzean sarean konektatutako ordenagailu bat eduki beharko litzateke. Baita ikasleei irakats ahal diegun alderdirik garrantzitsuena behar duten informazioa beren kabuz lortzea da. Baina beste helburu garrantzitsu bat lor dezakegu, ikasleen autonomia bultzatzea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario