2010-04-29

Teknologi berriak eskolan

Batzuek diote ikastetxeetako lana sozializatzea dela. Beraz, ikastetxeek teknologien mundu horretan bizitzeko trebetasuna garatu behar dute. Baita ere, teknologi berriek hezkuntza arloan, aukera interesgarriak eskaintzen dizkigute.

Lehen, ordenagailuak irakasleen ordezkoak izango zirela sinesten zen. Usten zutelako ordenagailuak eskoletako elementu garrantzitsuena izango zela. Ordenagailuak garestiak zirenez, baztertu egin ziren. Internet sortu zenean, informazioa digitalaren garrantzia benetan ulertu zen. Informazio digitalaren bidez ez dugu paperik behar informazioa alde batetik bestera mugitzeko. Baita ere, gaur egun, dokumentu bat edozein lekutara bidaltzeko ez dugu denbora itxaron behar.

Txat solasgunearen bidez, ikasleek edozein herrialdetako ikasleei idatz diezakete eta beraiengandik erantzuna jaso, aldi berean.

Amaitzeko esan dezaket gela bakoitzean sarean konektatutako ordenagailu bat eduki beharko litzateke. Baita ikasleei irakats ahal diegun alderdirik garrantzitsuena behar duten informazioa beren kabuz lortzea da. Baina beste helburu garrantzitsu bat lor dezakegu, ikasleen autonomia bultzatzea.

Blogen aplikazio didaktikoak

Educause aldizkariko artikulu honetan, Mario Asselinek hezkuntzan blogek dituzten aplikazio didaktikoen inguruan hitz egiten digu.

Blogak ikasleen eta irakaslearen arteko lan harremana erraztu dezaketela diozku Mariok eta nire esperientzian oinarrituz, ados nagoela esango nuke, azkenengo urteetan baieztatu baitut blogen eta foroen bitartezko komunikazioa eta harremana, zuzenekoa baino hotzagoa izan arren zehatzagoa eta oso baliagarria dela.

Eztabaidak egiteko ere baliogarria dela dio eta neu ere baiezkoan nago, ikasle bakoitzak bere iritzia emanez, eztabaida interesgarriak sortzeko aukera egongo litzakeelako.
Honez gain taldeka lan egiteko eta egunean egin denaren inguruan idazteko aproposa da.

Ez ditugu ahaztu behar ordea sortu ditzakeen eragozpenak. Artikuluan azaltzen den bezala, irainak eta txarto ulertuak ugari izan litezke blogetan, ikasleen jarrerak askotan ez baita egokiena izaten eta broma txarrak egiteko toki bezala erabili dezakete bloga. Hau ez gertatzeko irakaslearen arreta beharrezkoa izango da.

Zertarako balio du blog-ak?



Bideo honetan, blogerrak zelan erabilitzeko azalpenak agertzen dira, eta oso erabilgarria eta lagungarria dela pentsatzen dut blog-a ezagutzen ez duten pertsonentzat.
Gainera, bloggerrean jarri, egin edo sortu ditzakeegun guztia oso zehatz azaltzen digu, eta askotan bere abantailak aipatzen ditu. Beraz, blog-a dutenentzat ere erabilgarria dela esan dezaket, askoz propioagoa eta originalagoa egiteko ere lagungarria delako bideo hau.

Blogga, hezkuntzarako aplikazio didaktiko ezin hobeak esakintzen ditu, alde batetik, ikaslearen kreatibitatea eskatzen du programa honek, eta bestetik,edozein ezagutza edo esperientzi erakutsi daiteke bloga duten guztiei.

Beste alde batetik, ikasleak ezagutza propioa sortu daiteke tresna honen bitartez, eta hori ezin dute egin irakasgai guztietan.

Amaitzeko esan behar dut Iirakaskuntzan gero eta sistema erabiliagoa dela, irakasle askok erabiltzen dute haien materia emateko eta hezkuntzaz gain, beste arlo batzuetarako erabili daiteke..

Museoak eta teknologia berriak

Elmer proyektuari buruzko lana. Sarean bisitatzeko teknologiaren bidez. Oso interesgarria benetan, irakur ezazue HEMEN


Entziklopediak Interneten: paperezkoak baino hobeak ote?

Entziklopedia eta hiztegiak, duela urte gutxi arte orokorki harpidetzaz eskuratu eta hileroko kuotetan ordaintzen baziren ere, pixkanaka-pixkanaka Internetera igarotzen ari dira eta, bertatik, kuota jakin bat ordainduta edo dohain kontsulta egiteko eskura ditugu. Egun, informazioa kontsultatzeko metodo berri horiek etxebizitza eta bulegoan ikusten ditugu, azal gogorreko liburuki tradizionaletatik gertu.

Luzeegia denez doc artxiboan igo dut: HEMEN

Teknologia berriekin Unitate didaktiko bat

ASkotan esten da zaila izanen dela teknologia berriak gelan era eraginkorrean sartzea, eta programa bat burutzean arazoa dela erreztasuna baino. Hona hemen programa bat egiteko eredu bat:

http://www.santutxu.net/ikt/images/stories/IKT_Programa_TIC_2007-2010.pdf

Gure bloga Teknologia berrieri buruzkoa da eta hona interneten bilatzen aurkitu ditudan PDF sakonak. Hezkuntzan aplikaturiko teknologia berrieri buruzko analisi zehatz bat egiten dute, gaztelaniaz daude tamalez.

http://www.telecentros.info/pdfs/05_06_05_tec_edu.pdf
http://tecnologiaedu.us.es/bibliovir/pdf/3.pdf

2010-04-28

Teknologi berriak eta eskola

Link honetan http://portal.educ.ar/debates/eid/docenteshoy/debates/nuevas-tecnologias-y-escuela.php artikulu hau aurkitu dut eta gazteleraz egon arren, nahiko interesgarria iruditu zait. Artikulu honi buruz, hau esan dezaket: Bertan agertzen diren hainbat kontzeptuekin ados nago. Adibidez, eskolak hainbat ordenagailu izan beharko lukete eta baita klasean bertan ere. Horrela, artikuluan aipatzen den bezalaxe, geografia klaseetan mapa digitalekin lan egin dezakete edota biologia klaseetan gorputza barrutik ikus dezakete.

Amaitzeko, aipatu behar dut, hezkuntzak etorkizunari begiratzeko beharra duela. Beraz, irakasleak gaurkoratu behar dira.

2010-04-19

"Bolognari" buruzko azalpen argia.

Hemen daukagu, Vigo-ko unibertsitateko irakasle batek aurkezten digun Bolognari buruzko azalpen argia.
Nahiz eta Teknologia berriei buruz ez aritu, hezkuntzaren berrikuntza edo aldaketa prozesu bat da, non, ikasle guztiak sartunda gauden.
Erdaraz dago, baina argi eta garbi azaltzen digu zer den Bologniako prozesua.

2010-04-15

Hezkuntza 2.0

Gaur egun termino hau geroz eta gehiago entzten dugu, baina askok ez dugu oso argi zer ote den. Hona bideo adierazgarri bat zeinean dana azaltzen den



Web 2.0, Zer da????

Webaren oinarrizko kontzeptua (testuinguru honetan Web 1.0 deitua) aldiro eguneratzen ez ziren HTML web gune estatikoak ziren. Zentzu horretan, puntu com garaiko web guneen arrakasta dinamikoagoak ziren web orrietan oinarritzen zen (batzuetan ere Web 1.5 deituak), non CMSak HTMLan oinarritutako instat batean sorturiko web guneak eguneratutako datu base batetik sortzen zituzten. Bi kontzeptu horien helburua hitak (bisitak) eta itxura estetikoa kontuan hartzeko faktoreak ziren.

Web 2.0 kontzeptuaren bultzatzaileek webaren erabilpena gizarte sareak eta elkarrenganako kolaboraziora zuzendua dagoela uste dute, halaber, gizarte sareak sortutako edukien etekin edo informazioak aprobetxatu ditzazketelarik web gune interaktibo eta bisualki erakargarriak sortzeko. Alegia, web gune tradizionalekin alderatuz, Web 2.0 orrietan erabiltzaileen bilgune funtzioa nabarmenagoa da.

Kontzeptuaren sorrera

Web 2.0 kontzeptua O'Reilly Mediako Dale Doughertyk MediaLiveeko Craig Clineekin batera hitzaldi bat antolatzeko lanetan ziardutela egin zuten brainstorming (ideien ekaitza) batetan sortu zen. Doughertyk Weba berpizte une batean zegoela proposatu zuen, maiz aldatzen ziren arauekin eta etengabe aldatzen ziren negozio ereduekin. Doughrtyk definizioak ezartzea baino adibideak jarri zituen — "DoubleClick Web 1.0 bazen, Google AdSense Web 2.0 da. Ofoto Web 1.0 den einean, aldiz Flickr Web 2.0 da." — horretarako John Battelle kontratatu zuen entrepresa ikuspegi bat eman zezan. Horren ondorioz, O'Reilly Media, Battelle eta MediaLivek Web 2.0ri buruzko lehenengo hitzaldia 2004ko urrian eskaini zuten. Bigarren hitzaldia 2005eko urrian suertatu zen.


2005. urtean, Tim O'Reillyk Web 2.0ren kontzeptua definitu zuen. Erakutsitako mapak (Markus Angermeierek sortua), Web 2.0ren zenbait zerbitzuen adibideekin laburbiltzen da.

Beraien hitzaldian, Dougherty eta Battellek beraien ustetan Web 2.0 aplikazioak dituzten oinarrizko ezaugarriak laburbildu zituzten: Plataforman oinarritutako Weba; "Intel Inside" bezalako datuak; "partehartzearen arkitekturan" oinarritutako sareen efektuak; berrikuntza eta garatzaile independienteak; zerbitzuak eta edukiak sindikatzeko gai izango diren negozio modelo txikiak; etengabeko beta; tresneria soil baten gainean dagoen softwarea, etabar.

Orokorrean esanda, Web 2.0 kontzeptua aipatzen dugunean, erabiltzaile multzo baten inteligentzian oinarritzen diren aplikazio eta web guneez ari gara, horren bitartez sareko zerbitzu interaktiboak ematen ditugularik, funtsean, erabiltzaileari bere datuen kontrola eskaintzen zaiolarik.

Honen bidez, 2.0 horrela uler dezakegu: "Datu base batetan oinarritzen diren Interneteko zerbitzu eta tresnetaz ari gara, berauk zerbitzuaren erabiltzaileengatik aldatua izan daitekelarik, bai bere edukien aldetik (aurretik dagoen informazioari informazioa gehituz, aldatuz edo ezabatuz edo metadatuak erlazionatuz), aurkezteko eran edo eduki eta moduan aldi batera."


Gehiago wikipedian